SAGARDOTEGI GARAIA

Petritegi eta Aburuza Sagardotegiak ibilgailu elektrikoei erraztasunak emateko pausoak ematen ari dira

24.01.2022 | 10:33
Petritegi eta Aburuzako ordezkariak karga elektrikorako poste baten ondoan. Arg.: Sagardoaren Lurraldea

bi sagardotegietako aparkalekuetan karga elektrikorako posteak jarri dituzte kanpoko zein barruko ibilgailuentzat. banaketarako furgoneta elektrikoa ere izango dute laster

Jasangarritasuna da momentu honetan sagardo sektorearen erronka nagusietako bat. Horri helduz, Aburuza eta Petritegi Sagardotegiak hasi dira beren pausoak ematen. Horren adibide dira bi sagardotegien parkinetan aurki ditzakegun karga elektrikorako posteak.


 

Bi sagardotegien hitzetan, ezinbestekoa da jasangarritasunaren bide honetan Sagardogileak ere etxean bertan aldaketak egitea eta aukera berriak aurkeztea. Karga elektrikoaren funtzioa barrura eta kanpora begirako ibilgailuentzat izango da. Laster banatzaile lanetan aritzeko furgoneta elektrikoak ere izango dituzte etxean, eta hartara energiaren bidez hornitu ahal izango dituzte beren eta bezeroen ibilgailuak ere.

Aurtengo urtean Adunako Aburuza Sagardotegiak martxan jarri ditu eguzki plakak eta parkinerako auto elektrikoen karga postea. Urte luzeetan zehar pentsatu ondoren aurten ikusi dute hori egiteko aukera eta bidea. Honekin, etxeko energiaren Kontsumoa murrizteaz gain, autokonsumoaren bideari heldu nahi diote.

Bide horretan eguzki energiaren inguruko hainbat informazio bilketa egin ondoren plaken kokalekua eta sor lezakeen potentziaren inguruko ikerketak egin dituzte. Hala, Sagardotegien ibilbidean aurrerabide eta pausua eman nahi izan dute energia kontsumoaren bidean.

Petritegi Sagardotegiak urteak daramatza jasangarritasunaren inguruan hainbat proiektutan buru belarri lanean. Horren adibide ditugu sagastietan txorien kabiak jar-tzeko proiektua, produktuaren I+G lanketa guztiak eta etorkizunera begira jarrita energiaren kontsumoari dagozkion transforma-tzaileak.

Oraingo honetan, energia elektrikoaren alde egin du apustua bere ibilgailuak egokitze aldera eta beren bezeroei zerbitzua emate aldera. Hau noski, lehen pausua izango da etorkizun hurbilean ere beste hainbat erronkari eusteko.

noticias de noticiasdegipuzkoa