Maixa Lizarribar
musikaria

"Espero ez genituen gauza on asko gertatu zaizkigu Amak taldea sortu dugunetik"

24.01.2022 | 10:33
Maixa Lizarribar. Argazkia: Arri Studioa

astigarraga– "Gurpila berriz dabil bueltaka", ondorioztatu du Maixa Lizarribarrek (Altzo, 1971). Izan ere, 90eko hamarkadan Maixa ta Ixiar taldearekin Euskal Herriko plazak dantzan jarri ondoren, arrakasta ezustean etorri zaio berriro Amak musika laukotearen eskutik. Trikitixaren munduan eskarmentu handia duten lau emakumek osatzen dute Amak: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Kasualitateak elkartu omen zituen, 2018ko Oñatiko Trikitixa Jaialdian elkarrekin jotzeko aukera izan zutenean. Geroztik, emanaldiak, kolaborazioak eta izen bereko lehen diskoa, Amak, etorri dira, besteak beste. Baita XXIX. Sagardo Berriaren Egunaren protagonista izateko gonbidapena ere.



Pozik hartu zenuten Astigarragako txotx bolada irekitzeko proposamena?

Sorpresa eta ilusio handiz hartu dugu. Egia esan, proposamena jaso genuenean sinistu ezinik geunden. Egun handia da sagardozale guztion-tzat eta gainera, gure etxean oso sagardozaleak izanik, urtero gertutik jarraitzen dugun festa da. Ohore handia izan da.

Sagardotegira joateko asmoa duzue?

Pandemiak dena hankaz gora jarri du, baina pandemiak jo baino lehen, gure etxean sagardotegira maiz joateko ohitura genuen. Iñauterien bueltan ekiten diogu sagardotegi garaiari, eta ia astero joaten gara. Hori bai, sagardotegira astean zehar joaten garen horietakoak gara, jende gutxiago biltzen denean.

Amak musika taldeko kide zara. Nola sortu zen Amak?

Bakoitzak bere ibilbidea izan du musikaren munduan. Elkar ezagutzen genuen, baina aspaldian ez genuen batak bestearen berri. 2018. urtean, Oñatiko Trikitixa Jaialdiaren 10. urteurrena ospatu zen eta gutako bakoitzak bertan parte har-tzeko gonbidapena jaso genuen. 10. urteurrena izanik, zerbait berezia egin nahi zuten antola-tzaileek eta batera jotzeko proposamena egin ziguten, Hiru pieza prestatu genituen eta oso ondo sentitu ginen. Hustu egin ginen. Hain gustura aritu ginen, emanaldi eta eskaera gehiago etorri zirena. Amak bezala eskaini genuen lehen emanaldia Oiartzunen izan zen, 2019. urtearen amaieran. Hor hasi zen gure abentura, eta hortik aurrera espero ez genituen gauza on asko gertatu zaizkigu. Proiektu berri pilo bat etorri dira: emanaldiak, kolaborazioak... Gurpila berriz dabil bueltaka.

Eskarmentu handiko musikariak zarete denak, baina, orain arte, bikoteka aritu zarete. Ondo moldatzen zarete laukotean?

Bikote bezala aritu gara, ni Ixiarrekin, Alaitzen kasuan Maiderrekin, eta Kris Amaiarekin, baina bikotea izateaz gainera, banda bat genuen atzean, eta orain laurok gure banda propioa osatu dugu. Ezberdina da.

2021. urtean 'Amak' izen bereko diskoa etorri zen. Nolakoa da?

Kariño askorekin osatutako lana da. Denbora gutxian prestatu genuen. 2020ko martxoan, etxera bidali gintuztenean, udaberrirako antolatuta genituen emanaldi guztiak bertan behera geratu zitzaizkigun. Urrian hasi ginen kon-tzertuak egiten eta hor ere kantuak sortzen hasi ginen. Diskoa 2021eko otsailean grabatu genuen, beraz, prozesua oso azkarra izan zen, baina aldi berean ilusio eta gogo handiko momentua izan zen.

Xabi Solanoren etxean grabatu duzue diskoa. Nolakoa izan da esperientzia?

Sekula sentitu ez naizen bezala sentitu nin-tzen, nahiz eta denbora gutxi izan, prozesua oso erosoa izan zen. Etxean bezala sentitu ginen. Dena erraza zen, kantuen grabaketa, argazkiak, eta abar. Zalantza gehiegi izan gabe gauzak ondo ateratzen ziren.

Nola aurreikusten duzue 2022. urtea?

Udazkenean kontzertu bakarra suspenditu zaigu, Esne Beltzarekin genuena, eta otsailera begira kontzertu hori aurrera ateratzeko asmoa dugu. Martxoan ere kontzertu gehiago etorriko dira.






noticias de noticiasdegipuzkoa