June Mikeo errenteriarrak 17urte besterik ez ditu eta hiruurte daramatza dagoenekoHibaika taldeko beheko kategoriatan.Aurten, ilusio handiarekin, traineruanestreinatuko da.

Nondik datorkizu arraunerakoafizioa?

Arrauna betidanik gustatu izanzait. Beti ibili naiz pixka bat arraunarenmunduarekin erlazionatutaeta azkenean arraunean hasteraanimatu egin nintzen.

Norbait ezagutzen al zenuen edolagunik ba al zenuen arraunean?

Ez, ez nuen inor ezagutzen egiaesan. Bakarrik hasi nintzen.

Noiztik zabiltza arraunean?

Betidanik Hibaikan ibili naiz, hauhirugarren urtea da. Orain artebeheko kategorietan ibili naiz etaaurten traineruan hasten naiz.

Zer gustatzen zaizu gehien arraunetik?

Arraun egitea asko gustatzen zait,baina gure artean dagoen giroa ereasko gustatzen zait. Taldekideekinoso gustora egoten naiz. Azkenean,denei arrauna gustatzen zaigunez,giro berezi bat sortzen da. Politada.

Zein helburu dituzu aurtengodenboraldirako?

Lehenengo, garrantzitsuena, ligan sartzea da. Hori da lehendabizidugun helburua. Ez da segurua,nesketan lau bakarrik klasifikatzendirelako eta aurten iaz bainoaukera gutxiago ditugu, bajaasko izan baititugu klubean eta trainerugaztea daukagu. Hala ere, nikligan sartzea espero dut, nire taldekideengankonfiantza dut etabertan egotea espero dut.

Noiz jakingo duzue?

Ekainaren 30ean eta uztailaren1ean dugu sailkapen-proba, Sestaoneta Zierbenan.

Zenbatek hartuko duzue parte?

Uste dut hamar traineru garelanesken artean. Hortik lau klasifikatukogara.

Nola ikusten duzu?

Zaila. Aukerak baditugu, bainazaila dago. Beste taldeak aurtennahiko indartsu atera dira. Gainera,esperientzia gutxiko jendeagaude traineruan, baja asko izanditugu eta horrek batzuetan zailtasunakeragiten ditu.

Zenbat entrenatzen duzu?

Orain astean sei egunetan entrenatzendugu, bi ordu eta erdi gutxigorabehera.

Asko exigitzen duen kirola da, ez?

Bai, asko exigitzen du eta askosufritu behar da. Gehienbat fisikokisufritzen da, zauriak egiten ditugu,kailuak izaten ditugu eskuetan,etab. Baina gustatu egiten zaidanez,azkenean ez zait axola.

Nola daramazu ikasketak etaarrauna uztartzea?

Zaila da, erritmoa hartu eginbehar da eta antolatzen ikasi beharduzu, bestela nahiko zaila da. Azkeneankurtsoa aurrera ateratzenduzu eta dena ondo eramatenduzu, baina hasieran erritmoahartzea zaila da. Nik dagoenekobukatu dut, orain udako oporrakdatoz.

Eta dena gainditu duzu?

Bai, bai.

Imaginatzen al duzu zure buruaKontxako Bandera irabazten?

Ez dut ezer baztertzen, baina aurtennahiko zaila da. Badaude klub batzuk,San Juan edo Orio adibidez, gubaino askoz indartsuago eta orain arteegin ditugun estropadetan denboradezente atera digute. Beraz, nahikozaila da. Aurten beraiek izango dirafaboritoak eta zerbait larria gertatzenez zaien bitartean, nahiko zaila izangoda guk Kontxako Bandera irabaztea.Baina bai, hemendik urte batzuetaragustatuko litzaidake, eta ikustendut nire burua noizbait Kontxa irabazten,ez dut baztertzen.