- Talde txuri-urdineko futbol zuzendaria den Roberto Olabek Alvaro Benitok eta Dani Guindok antolatutako Futbol Kongresu Magistralean parte hartu zuen eta pasearen eta, batez ere, espazioaren garrantzia azpimarratu zituen, bai eta Realarentzat nahi duen joko ereduaz ere: "Zorionez entrenatzaile asko izan ditut, baina badira, entrenamendutik abiatuta, nire ikuspegia markatu duten hiru pertsona. Denbora luzean izan nuen Juanma Lillo, bost urtez 90eko hamarkadan, leihoak ireki zizkidan, futbola eta bizitza zen. Gero Raynald Denoueixekin lan egin nuen, eta pasea maite zuen futbolera hurbildu ninduen; Unai Emeryk, berriz, lehiaketa bere horretan ulertzera eraman ninduen. Eta aukeratu dudan bidea pasea da, gu guztion arteko komunikabidetzat". "Pasea tresna da, ordea, eta ez dezagun ahaztu, pasearen energia-iturria espazioa dela. Espazioa bertikaltasunaren aurretik dator. Esate baterako, Realean zentralek baloia apenas eramaten dute, oso pasatzaileak dira, eta seguruenik, finkatu edo zatitu baino erakarri egiten dute gehiago; kontrako zelaian erakarri eta hura estutu egiten dute. Horrela, zelaiko tokiren batean espazio bat eraikitzen dute, begiak itxita ere, ziurrenik aurkitu ahal izango duzuna. Zentralak dira, beraz, zure jokoaren izaera hasten dutenak".

Bera lanean hasi zenetik txuri-urdinen jokoak izandako bilakaera azpimarratu zuen Olabek: "2016an iritsi nintzenean, gure taldeak ongi jokatzen zuela esango nuke, baina beti, baloia eta pasea oinarri hartuta, Illarra, Zurutuza, Granero, Xabi Prieto... eta tankera horretako jokalari asko erabiliz. Izugarri kostatzen zitzaigun espazioa esploratzea, eta zer esanik ez, espazio horiek geureganatzea. Bidaia elkarrekin egiten genuen, baina itzulera latza izaten zen. Horregatik, eredua hobetzea jarri genuen helburu". "Denbora luzez, jabetzaren aldeko joko horrek, jokalariarekin baino baloiarekin sakonagoak izatera eraman gaitu. Zer profileko jokalariak behar genituen ere aztertu genuen, baita hirugarren maila bat ere behar genuela, zertara jokatzen genuen ikusirik ezinbestekoa zitzaiguna zelaiaren azken herenean sartzekotan... Ez baitira berdinak Portu eta Januzaj; bizkarrez jokatzen duen Willian José edota berehala espazioak bideratzen dituen Isak... Guretzat baloia funtsezkoa da, eta espazioaren aldeko erabateko apustua egiten dugu".

Futboleko zuzendari txuri-urdinak ez du uste jokoaren bilakaera bertikaltasun handiagotik soilik etorriko denik: "Ez zait iruditzen etorkizuna bertikaltasun hutsarekin lotuta egongo denik; beti izango da beharrezkoa baloiarekin eraikitzea, espazioak sortzea... Garrantzitsuagoa da aurrez iristea azkarrago iristea baino. Eraiki egin behar da, eta eraikuntza hori, pasearen eta espazioa interpreta-tzen jakitetik iristen da".