Gure lurraldeko udalekin banderak trukatzeko helburuz, Realak ipuzkoan zehar egiten ari den ibilbidearekin jarraitu zuen. Leku bakoitzean, talde txuri-urdinak berea ematen du, Gurekin leloa daramana, eta udalerri bakoitzarena jaso, eta bildutako guztiak Sevillako La Cartuja estadioan jarriko ditu Kopako finalaren egunean, apirilaren 3an.

Atzo Joseba Ibarburu Realeko presidenteordeak, Josu Ruiz kontseilariak eta Mitxel Loinaz futbolari ohiak osatutako espedizio txuri-urdinak Lasarte-Orian hasi zuen ibilbidea goizeko 08.45ean, eta arratsaldean bukatu zuten eginbeharrekoa Orexan. Realaren autobusak Buruntzaldea, Urola Kosta, Urola Erdia, Goierri eta Tolosaldea bisitatu zituen.

Ekimenak etenik gabe jarraituko du Gipuzkoako hainbat udalerritan gaur eta bihar, azken geldialdia Donostian eginez; bandera bilketa ostiralean amaituko da Gipuzkoako Foru Aldundian.

Denboraldiko datarik itxaropen-tsuenerako hamar egun baino ez dira falta eta zaleak motorrak bero-tzen ari dira. Gipuzkoako herrietako banderak jasotzeaz gain, partidaren atarian Sevillara eraman eta bertan indarra emateko zaleen mezu ugari ari da jasotzen taldea.