urreko astean Euskararen marka azterlana aurkeztu zuen Euskal Herriko EHUko Unibertsitateko NIK Ikerketa taldeak, komunikazio, marketin eta hizkuntzalaritza alorretan ari diren ikerlariek osatzen duten lantaldeak. Agertutako ikerlanaren emaitzak, euskararen marka garatzeko aurrelantzak har daitezke. 1188 herritarri eginiko inkestetan oinarritu da lana eta baita hainbat eztabaida taldetan jasotako hausnarketetan ere. Euskararen marka euskarari buruz pentsatzen dugunean edo galdetzen digutenean gure burura etortzen diren asoziazioen bilduma dela jakinarazi ziguten ikerlariek. Eta marka batek daukan irudia, sargarritasun-maila eta onespen -edo gaitzespen- maila aldatu daitekeela, iruditeria kolektiboan dauden asoziazio horiek landuz gero.

Marka bat posizionatzeko, bada, delako marka horrekiko ditugun asoziazio horiek landu beharra dago. Hauxe litzateke, NIK ikertaldearen abiaburua eta egindako lanaren helburua balizko euskararen marka sor-tzeko ibilbidean. Ikerketa mamitsua bezain interesgarria da NIK taldekoek ezagutarazi dutena. Lanean jarraitzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Ikerketatik jasotako emai-tzen arabera, euskararen markak ezaugarri-tze positiboa du, nahiz eta izaera mitiko bati lotua dagoen, hizkuntza bitxitzat jotzen dugun eta zaila dela dirudigun. Era berean, euskara, hizkuntza maitatua da baina eguneroko bizitzarako beharko lukeen funtzionaltasunetik urrun kokatzen duguna.

Euskara autentikoa dela dirudigu, tradizionala eta aberatsa. Baina areago darabilgu umeekin nagusiekin baino. Eta gazteek euskara ez dute bere nortasunaren ezaugarri nagusitzat jotzen.

Datuok jaso genituenean, eztabaida-gune interesgarria zabaldu zen bertaratutakoen artean. Eta eztabaidagunea zabaltzen jarraituko duelakoan nago. Eta, berehala, egin beharrekoak zeintzuk liratekeen pentsatzen hasi ginen. Eta, niri, isil-isilean, galdera biri erantzun beharra sartu zitzaidan. Sortuko dugun balizko euskararen marka hori zeinentzat izango ote den (zein den helburuko hartzailea) eta euskararen marka hori zertarako baliatuko dugun. Horiexek nik, ezer baino lehen, erantzun nahiko nituzkeen galderak. l