egregazioari aurre egiteko neurriak hartzea da gizarte aurreratu gisa dugun erronka nagusietako bat, Hezkuntzatik bertatik hasita. Ikastetxea ez da, bera bakarrik, segregazioaren auziari konponbidea ekarriko dion gunea. Baina bai da konponbidearen bideari hasiera emateko gunea. 2018an, Geroa Elkarrekin lelopean Eusko Ikaskuntzak Oñatin antolatu zuen Kongresuan, landutako gai nagusietako bat aniztasunaren kudeaketarekin lotutakoa izan zen.

Herritarren mahai eta gizarte foroetan, identitatea, lurraldetasuna eta kohesiorako balio amankomunak landu zituen Eusko Ikaskun-tzak; eta horien lanketarako oinarri gisa ezarri ziren: Hezkuntza eta Eskola. Hezkuntzaren ekarpena oinarrizkoa dela iritzi zitzaion. Hezkuntza sistemak beste ezerk baino ahalmen handiagoa baitauka gizarte kohesioaren eraikuntzan.

Egia da hezkuntza ez dela segregazioaren aferari konponbidea emango dion elementu bakarra, baina bai hasiera. Ekainaren 4an, Eusko Ikaskuntzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera antolatutako

Askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? izeneko foroan, Xabier Aierdik, Begirune Fundazioko presidenteak, argi esan zuen: "Benetako segregazioa klase sozialen araberakoa da". Horren isla egunero ikusten dugu gure hirietan (batez ere), auzoak nola eratzen doazen ikusten dugunean, aisialdia leinuka egituratzen dela somatzean, adierazpen kulturalak bakartuak direnean, edota zerbitzu batzuk kontsumi-tzaile jakin batzuei eskaintzen zaizkienean.

Eta hau guztia, normala dirudigu. Berdinek berdinekin batzeko joera dutelako. Berdinen artean arrimu bila aritzen direlako... Baina gatozen gure zilborresteari galdetzera: zenbatek pentsatzen dugu, beste herrialde batera bizitzera joango bagina, ez ginatekeela hango gizartean integratuko?

Arazoa, klase sozialen araberakoa izateaz gain, kulturala ere bada. Ikasi duguna. Horregatik da ezinbestekoa segregazioaren aferari Hezkuntza Sistematik bertatik ora-tzea. Ikastetxeak izan daitezen aniztasunaren kudeaketarako lehenbiziko gune eta aniztasunaren balioa errotzeko lehenbiziko sehaska. l