onfiantza sinestea da. Beste horrengan (pertsona, erakunde...) ustea izatea: esan duena egingo duela, dagokion lana beteko duela, bere egiteko horretan ez dela desbideratuko, promes egindako emaitzak lortuko dituela, hartutako konpromisoari fidel izango zaiola... Konfiantza da, baita ere, beste horrek egin behar duen lanerako, gai dela barneratzea, behar dituen baliabideak dituela onartzea. Horrek guztiak, konfiantza sentitzeak, lasaitasuna ematen dizu. Bide ona aukeratu duzula ziurta-tzen. Eta ordain gisa, fidel zatzaizkio; eta ordain gisa, fidel zaizu. Konfiantza, bi aurpegiko moneta baita. Bi alderdiei dagokie ematea eta hartzea. Biei, senti-tzea.

Sarri askotan, ordea, konfiantza fideltasunarekin bateratzen da, ia-ia gauza bera balira bezala. Eta asko hurbiltzen diren arren, ez dira bat. Historian imiñi bat arakatzen badugu, konfiantza ematen zizunarekiko, gizalegez, leiala zintzaizkion. Orain, ordea, garaiak aldatu egin dira. Konfiantza ez da hain betirakoa eta, leialtasuna, are gutxiago. Aski da hauteskundeen emaitzetara begiratzea.

Alta, konfiantza hitzaren esanahia baliogabetu egin da. Enpresa eta publizitate txatal ezberdinei kasu egitea besterik ez dago. Denentzako da ardatz bezeroaren konfiantza lortzea. Eta bai, badakigu zertarako: hautatuak izateko eta fideltasuna lortzeko. Bezeroak, ordea, non aukeratua du. Eta bere eskubideen kartilla erakusten du lehenbizi. Eros daitekeen konfian-tza horren truke zer irabazi ahal duen nahi du jakin. Ez du egin duen hautuaren ondorioz derrigorrez fidel izan behar denik sentitzen. Beraz, sortzen den harremana, konfiantza deitu arren, besterik da.

Konfiantza bizitzeko modua izugarri aldatu da. Jada ez du balio beti gauzak ondo egin direla esateak. Beti asmatu dugula errepikatzeak. Betikoak garela argudiatzeak. Iraganak salbatuko gaituela pentsatzeak.

Iraganari so egitea beharrezkoa da nondik gatozen jakiteko. Baina iraganak ez du balio, gaur egun oldartu zaigun konfian-tza egarri berria asetzeko.