Zerbitzari hori, barrara iritsi aurretikzuri begira dagoena, itxaron beharrik izan ez dezazun; lankide hori,lanez lepo zaudenean zure telefonoa berera desbideratzen duena; oporretara zoazenean etxeko landareak ureztatzen dizkizunauzokidea; ikasgaia berriz azaltzekopazientzia duen irakasle hori, modu bateraulertzen ez baduzu beste modu bateraazalduko dizuna; hiriaren erdialdean geratu ordez, zure etxetik gertu geratzea proposatzen dizun lagun hori, badakielako ostiral honetan oso nekatuta zaudela; afari batantolatzen duzuenean jatetxea enkargatzen duen lankide hori; lagun bati egingodiozuen oparirik onena zein izan daitekeenpentsatzeko denbora hartzen duen laguna;arropa denda bateko aldagelan buruarekinezetz egiten dizun lagun hori, nerabeentzako denda horretatik irtenarazi eta zure adinekoentzako moduko arropak dituen dendara laguntzen dizuna?

Denok ezagutzen dugu pertsona horietakobat. Bizitza errazten diguten pertsonakdira. Bizitzaren makineria koipeztatzenduen noizbehinkako oparia dira. Izan ere,bizitza berez zaila da. Ez nago batere adosesaldi honekin: bizitza erraza da berez, gukkonplikatzen dugu. Eta ziur nire bizitzarengarairen batean erabili dudala. Baina guere bizitza gara, eta bizitza konplikatua da.Nola ez da konplikatua izango pertsonabakoitzak interes, gustu eta iritzi desberdinak dituenean eta elkarrekin bizi behardugunean?

Nola ez da zaila izango pertsona bakoitzakbere bizitzari zentzu bat ematearekin nahikoa duenean?

Nola ez da konplikatua izango errealitateakaskotan gure ametsak gauzatzea eragoztendigunean?

Bizitza zaila da. Beraz, egin daitekeen onena bizitza errazteko gaitasuna dutenpertsonez inguratzea da. Egunerokoakematen digun oparietako bat dira. Metroanedo autobusean irribarre egiten dizunpertsona hori, esanez bezala: bai, ni eregalduta nago, baina egin dezagun ahalegina gutxienez hau atsegina izan dadin. Egindezagun bizitza konplikatu hau ahalik etaerrazena.