“Burutik jota” dagoen jendea interesatzen zait. Ez dut esan nahiburua guztiz joanda duen jendea denik niretzat interesgarriena, baina erakargarri egiten zaizkit eromen puntu batdutenak, buruari noizbehinka aske hegan egitea uzten diotenak, halako batean espero ezden erreakzio bat dutenak, noizean behinarau sozialak apurtzen dituztenak, bizitzarenarazoen aurrean batzuetan negar egin ordezbarre egiten dutenak, neguko eguzkiak eguerdian jotzen duenean kaleko banku bateaneguzkia hartzera etzan egiteko lotsarik ezdutenak?

Eromenik gabe ez legoke, adibidez, maitemintzerik. Maitasunean beti dago eromenpixka bat. Buruarekin bakarrik funtzionatukobagenu ez ginateke inoiz maiteminduko, ezgenuke inoiz erokeriarik egingo maitasunagatik. Eta berrikuntzan ere, beharrezkoa da eromena. Erotzat jo dituzte beti asmatzaileak etaeuren garaien aurretik joan diren guztiak.Ezarritako mugak gainditu behar dira askotan mundu eta bide berriak aurkitzeko, etahorretarako pentsatzeko askatasuna emanbehar zaio buruari. Artistak ditut buruan, adibidez. Zenbat sormen artistiko ahalbidetudituen erokeriak, zenbat ate zabaldu dituen?Gustatzen zaizkit “burutik jota” daudenakeuren buruei baimena ematen dietelako baitaere dena serio ez hartzen. Beti benetan ezbizitzen. Frida Kahloren aipua: “Pertsona onenak gaizki daude burutik eta ondo bihotzetik”.Ba horixe nahi dut neuk ere nire inguruan.Bihotz onak eta buru askeak, malguak, batzuetan gizarteak exijitzen digun oreka etaseriotasuna galtzen dutenak. Euren burueibarre egiteko jarrera dutenak.

Edgar Allan Poeren esaldia da: “Gizakiek erodeitu naute, baina oraindik ez dago zehaztutaeromena adimenik bikainena den ala ez,sakona den guztia pentsamenduaren gaixotasunetik sortzen ez bada, pentsamendu orokorretik aske. Egunez amets egiten dutenekgauez amets egiten dutenei ihes egiten dietengauza asko ezagutzen dituzte”.

Gauza asko galtzen ditugu, bai, geure buruarinoizbehinka “joaten” ez uzteagatik.