Ilea moztuta oso guapo dagoela esandio barran dagoen emakumeakberarekin kafea hartzen ari den gizonari. Gizonak eskua pasatu du iletik etairribarre egin du. Ez dago ohituta antza,lausengurik jasotzen. Baina barraren bestaldean dagoen ispilura begiratzeko duenmoduak erakusten du gustatu zaiola emakumeak esan diona. Agian eguna poztudio.

Lantokian, lankide batek besteari esan dioasko gustatu zitzaiola kanpoko bezero batzuekin atzoko bileran gauzak azaltzekoizan zuen modua. Benetan eraginkorraizan zela, eta zinez dela garrantzitsua berabezalako pertsonak izatea enpresan. Hauentzutean, lankideak gogoz ekin dio eguneko lanari.

Irakasleak ikaslea zoriondu du, ebaluaketa honetan adi ikusten duelako bere klaseetan eta jarrera oso positiboa duelako.Ikaslea autoestimua sustatzeko pastillabat hartu izan balu bezala irten da gelatik.Afaria prestatzen ari diren bitartean,senarrak une batez eskua hartu dio emazteari eta esan dio elkarrekin hogei urteegon eta gero oraindik zirrara sentitzenduela bere azala laztantzean. Berak ezduela zirrarik sentitzen erantzun dioemazteak? eskua irinez zikinduta duelako. Barrez lehertu dira biak, besarkadabatean bilduta.

Askotan gure inguruan dagoen jendeariburuzko iritzi eta sentimendu baikorezberdinak baditugu ere, ez ditugu adierazten, ez diegu esaten gaur guapo ikustenditugula, edo asko gustatu zaigula zerbaitegiteko izan duten modua? Pena da albokoak informazio hori galtzea.

Izan ere, egunerokoa indarrez eta kemenez aurrera eramateko beti baitator ondobesteen berotasuna sentitzea.

Urrunago joan gabe, atzo bertan tabernabatean kafea zerbitzatu zidan emakumeak egunkari honetan idazten ditudanguztiak gogoz irakurtzen dituela esanzidan, eta askotan datorrela bat nire iritziekin. Berari eskaintzen diot bada artikulu hau. Kafea hartzeko ordua poztuzidalako. Norbait zoriontzeko gogoabaduzu, ez izan zalantzarik, egizu. Agianeguna poztuko diozu eta.