Oraindik urtearen errepasoa ixtekogoiz dela onartu arren, Alaznekesan dit berak 2019a gogoratukoduela poz handiak ematen ari zaizkion biaurkikuntzengatik. Irribarrez esan dit.Batek, antza, adimenarekin, buruarekin, duzerikusia; eta besteak gorputzarekin.Lehena Itzultzaile Automatiko Neuronalada, berriki aurkeztu dena. InteligentziaArtifizialetik abiatuta sortutako itzultzaileada, eta urteetan bildutako itzulpen memoriei esker, kalitate handiko emaitzakeskaintzen ditu. Hala esan zuten aurkezpen egunean, baina Alaznek orduan ezzuen pentsatu benetan hain ona izangozenik. Euforiaz kontatu didanez, ordea,gaztelaniazko paragrafo bat sartu etaeuskarara ia perfektua itzultzen zuelaegiaztatu zuen egunean, ordenagailukopantailari musuak ematen hasi zen. Zenbatdenbora eta ahalegin aurreztuko zionasmakizun horrek.

Eta beste aurkikuntzari dagokionez? Alaznek barre egin du. Eta nik ere bai, badakidalako zer esango didan. Hitz egingo ditazkenaldian ezagutzen ditudan hainbat etahainbat emakumek aipatzen didaten aparatu famatuaz. Bai, hala da, Alaznek ere,beste hainbat emakumek bezala, klitorixurgatzaile ospetsua deskubritu du. “Bainanik ez dut erosi txinatar hori, suediarrabaizik, askoz hobea dena, alde izugarriadago...”, esan dit belarrira. Eta barre egitendugu. Hogei urte genituenean bezala egindugu barre.Pozten nau laguna horrela ikusteak. Etaharen poztasunean pentsatu dut, merezia,baina baita besteentzat zerbait asmatzenduten pertsonek sentitu behar duten poztasunean ere. Orduak pasatzen dituzte diseinatzen, probatzen, eraikitzen, ikasten,asmatzen eta huts egiten, proiektu bat,asmakizun bat, norbaiti alaitasunen bateman diezaiokeen sorkuntza berri bataurrera ateratzeko.

Zientziak aurrera egiten du. “Gora zientzia!”,bota du Alaznek, barrezka oraindik, aldeegin aurretik. Eta pentsatu dut harrigarriadela itzultzaile neuronalak nire lagunarengan izan duen eragin positiboa. Benetan daharrigarria. Probatu egin beharko dut ba.