Adikzioen belaunaldia izango omenda hurrengoa, adituen arabera.Barazki purearekin batera Pocoyóikusteko tableta mahai gainean izan dutenbelaunaldiko neska mutilez ari naiz; gukjatetxeetan postrea jan bitartean gure telefono mugikorrarekin jolasean dabiltzanbelaunaldikoak; gure etxeetan orduak etaorduak igarotzen dituztenak Play Stationaren aurrean Fortnite edo Minecraft izeneko munduetan murgilduta? Eta orain,hainbeste entrenamenduren ondoren, kainoi bazka dira online apustuen eta gurekaleetan gero eta presenteago daudenapustu etxeen eskaintzaren aurrean.

Asteartean Azar Jokorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatu zen eta beste behin azaleratu zen gero eta larriagoa eta hedatuagoadagoela gure gizartean ludopatiaren arazoa,eta bereziki hazi dela gazteen artean etadiru-sarrera gutxiko jendearen artean.Espainiako herriaren defendatzaileak jadaohartarazi zuen joko eta joko arduratsuaren jardueren komunikazio komertzialeiburuzko dekretuan debekatu egin beharkolitzatekela jokoarekin eta apustuekin lotutako publizitatea komunikabideetan, irratian, telebistan eta Interneten.

Behin eta berriz ohartarazi digute jokoarekiko mendekotasunak tabakoaren etadrogen kontsumoaren antzeko ezaugarriak dituela, eta, hala ere, mendekotasunaren aurkako kanpainak egiten direnarren, oraindik ere ikusten dugu gurekaleetan apustu-etxeak ugaritzen ari direla eta gure seme-alaben kirol-idoloeknegozio horien izenak beren kamisetetansustatzen dituztela.

Jokoaren eta apustuen publizitatea mugatzea eta jokoarekiko mendekotasunarenaurrean pertsona ahulenen babesa indartzea ezinbestekoa da ludopatia pairatzenduten pertsonekin etxe askotan gertatzenari diren hainbeste tragedia saihesteko.Apustu egitea ez da txarra. Are gehiago,bizitzan egunero zerbaiten aldeko apustuaegiten ari gara. Ematen dugun pausobakoitzeko, hartzen dugun erabaki bakoitzeko. Garrantzitsuena da jakitea zeren aldeegiten dugun apustu. Zein gizarte eredurenalde, ze etorkizunen alde.