Bergarako Erraldoi Taldetik (BET), gure 20. urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza egitea pentsatu genuen, baina covid-19agatik guztiak bertan behera utzi behar izan genituen.Halere, aukera izan dugu irailean zehar bergararrei eta erraldoiak gustoko dituzten lagunei hitzaldi eta erakusketa bana eskaintzeko. Erraldoiek zentzurik badute, hori jaiei, musikari eta azken finean herriari esker da. Horregatik nahi izan genuen irailaren 10etik 26ra arte zabalik egon den erakusketari izenburu hori eman; erraldoiak eta Bergara: jaia, musika, herria.Erakusketarekin erakutsi nahi izan dugu erraldoiek herrian aspaldidanik izan dutela presentzia eta jaietan betidanik leku garrantzitsu bat dutela (Bitorianatxoren ordez, erraldoien dan-tzekin hasten ziren jaiak esaterako). Horrez gain, nahi izan diogu herriari erakutsi, agian hain ezaguna ez den BETek egiten duen lana eta azken urte hauetan herritik kanpo egindako irteera eta ekintzak, asko izan batira. Baina Erraldoi taldeak gora egin badu (taldekide kopuruan, irudi kopuruan, irteeretan...), neurri handi batean Bergarako herritarren babesari esker izan da. Jakin badakigu, Bergaran erraldoiek jarrai-tzaile asko dituztela, baina ez dakigu nola azaldu erakusketak izan duen harrera ona. 2.300 lagunetik gora pasatu dira Aroztegi aretotik erakusketa zabalik izan den hamabost egunetan, eta horrek indarrez bete-tzen gaitu lanean aurrera jarraitzeko. Ikaragarriak izan dira jaso dugun babesa eta iritsi zaizkigun maitasun mezuak. Horregatik hemendik eskertza erraldoi bat helarazi nahi diogu Bergarako herriari eta erraldoiak gustuko dituzuen guztioi!!! Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu, erakusketa eta hitzaldia aurrera eramateko laguntza eman diguten erakunde, denda eta pertsonei: Matz Erreka, Bilboko Euskal Museo, Bergarako Udala, Jardun, Udal Artxiboa, K3 Inprimategia, Mila Etxaniz (Xuxu Denda), Javi Vicente, Asier Lazkano, Felix Beitia, Jorge Murgiondo, Iñigo Alberdi, Txarli Gomez, Gotzon Aranburu, Patxi Laborda, Mari Ganuza, Iñigo Castellano eta bereziki, Jon Anduezari (The Badass Project), beraiek gabe ezin izango baikenuen erakusketa antolatu. Eta nola ez, urte hauetan gure taldean parte hartu duten taldekide ohiei eta erakusketara gerturatu zareten guztioi. Bukatzeko, Bergarako Erraldoi Taldea proiektu irekia da, horrexegatik Bergarako gazte eta gurasoak gure taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.Mila esker bihotz-bihotzez eta eskerrik asko erraldoi bat danori!