Pasaden astean, Bergarako Sortuk, Bergarako enpresen kontrako hainbat adierazpen egin zituen, bertako medioan, sare sozialetan eta kalean ipinitako hainbat kartelen bidez, benetan larriak iruditzen zaizkie jeltzaleei. EAJren ustez, herriko enpresak bertako ekonomia bultzatzeaz gain lanpostuak duinak sortzen dituzte, herritarrei lana emanez eta bide batez, hauen ongizatea bermatuz. Eta nola ez, herrian aberastasuna sortzen dute, bertan bertakoa. Jeltzaleen ustez, bertako enpresa txiki/ertainak babestea ezinbestekoa da herri baten garapenerako. Horrez gain, Bergarako EAJk bertako ekintzaileak babestu eta bultzatu beharra dagoela uste du, izan ere, administrazio guztien laguntza ezin bestekoa dute beraien proiektuak aurrera eramateko batez ere orain, inoiz bizi ez dugun krisi baten erdian, ekimen enpresarial berri bati ekiten diotenean. Bide batez, Bergarako EAJ, Bergarako Alkateari eta Udal Gobernuari Sorturen adierazpenen inguruan duen iri-tzia galdetu nahi diegu; ea Bergarako enpresen aldeko autua egiten duten edo Sorturen adierazpenekin bat datozen. Herriak jakin beharra du. Azkenik, Bergarako enpresak anima-tzen ditugu beren lana orain arte bezala ahalik eta hobekien egiten jarrai dezaten, eta nola ez, ekintzaileei gure babesa eskaintzen diegu.