San Sebastianak gainean ditugu eta gure atsekabea adierazi nahi dugu Udal Gobernuak herrian garrantzi-tsuak diren azken ekitaldiak erabaki-tzeko eta antolatzeko izan duen jarrerarekin. Beti adierazi dugu gure prestutasuna laguntzeko, baina ez dute ikusi nahi itxuraz. Errege Magoek Xoxotetik egindako ekitaldiaz txintik ere ez ziguten esan, eta prentsaz azken unean enteratu ginen. Azpeitiar askok sumatu ere egin ez zuten ekitaldia. Ideia polita baina oihartzunik gabekoa. Eta, astearteko Udalba-tzara iristean beste sorpresa batekin topatu ginen: San Sebastianak. Alde batetik dena antolatuta zegoela esan ziguten. Beraz, zertarako deitu batzorde informatiboa dena lotuta badago eta gure iritzirik jasotzerik ez bada nahi? Bada, dagoeneko antolatuta dagoen ekitaldiaren inguruan esan, ez dugula uler-tzen ekitaldi nagusia gauerdian zentratzea, eta umeak baztertzea. Ikastetxeekin adostu dela esan digute, ongi, baina ikastetxeetatik egin ez arren, ekitaldi sinbolikorik ezin al du antolatu Udalak beraien gozamenerako? Nagusiekin egin den antzeko deialdia umeekin egin daitekeela uste dugu. Gaineratu megafonia herriko auzo gehiagotara zabaldu beharko litzatekela. Ez digu balio kostu handia duela esateak, festatan gastatu ez den diru asko baitago erabilgarri. Beste alde batetik, esan, kasualitatez astearteko Plenoaren ondoren, eta, toki berean, San Sebastianetako aurkezpena egon zela. Guri ezertxo ere ez ziguten esan. Atzoko Batzordean barkamena eskatu ziguten, eta onartzen dugu. Berriro gertatuko ez denaren esperantzarekin geldituko gara.