Mugimendu feministaren aspaldiko hausnarketa da udaleko batzorde guztietan egiten diren proposamen guztiak berdintasun begirada batetik aztertzea. Pentsamendu feministaren funtsezko printzipioa da genero berdintasuna; zeharkako gai bat, besteak beste. Hirigintza alorrean txertatzea ezinbestekotzat jotzen duguna. Horregatik, harriduraz irakurri dugu Ibon Arrupe, Arrasateko Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun Batzordeburuaren Gizonezkoen herriak artikulua. Ez da erronka txikia, berak dioen bezala, mendeetan zehar hiriak gizonen eta eliteen ikuspegitik eraiki izan baitira. Hori dela-eta,uste dugu proposamen ausartak behar direla herriaren egiturak behingoz iraultzeko. Aditu asko dira, azken urteetan, hirigintza eta arkitektura genero berdintasunaren ikuspegitik garatzen dabiltzanak, hautua egin duten udalerriekin elkarlanean.Zeren, gai honek plan estrategiko integral bat eskatzen du gure ustez; adituekin, herriko emakumeekin, bizilagunekin eta eragileekin azterketa sakona egitea, alegia. Guk dakigula, egungo udal gobernuak ez du horrelako planik martxan jarri. Hortaz, lerro hauen bidez, gure prestutasuna adierazten dugu plan estrategiko bat existituko balitz edo egin nahi balute, geure ekarpenak egin eta, planaren barruan, helburuak zehaztu eta lehentasunak identifikatzen hasteko. Izan ere, arestian iradoki bezala, hirigin-tza proiektu berriak martxan jartzen badira, horietan genero berdintasunaren ikuspegia txertatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Ikuspegi hau ez datza emakumezkoen giza eskubideen alde lan egitean; gauzaez diskrimina-tzeada, eta burutzen dugun horretan emakumezkoak gizonezkoa kbezainkontuan hartzea.Bestalde, Ekobulebar izeneko proiektuan zehazki, ez dakigu genero ikuspegitik azterketa seriorik egin ote duten ere. Beraz, mugimendu feministako kideok udal gobernuarekin eta Ibon Arruperekin elkartzea eskertuko genuke,batez ere, Hirigintza genero ikuspegitik nola jorratu nahi duten ezagutu eta Ekobulebar proiektuaren baitan egindako genero azterketaren berri izateko.Azterketa zintzorik ez balego, oso larria litzateke Grupo Sanjuaneko bizilagunak supremazista matxistatzat jotzea, baita feminismoa eta genero berdintasuna norberaren interes alderdikoien bandera gisa erabiltzea ere..