Udaberriarekin batera inguruak lora-tzen hasiak ziren: sagarrondoak, aranak, gereziondoak, sahatsak... eta beste hainbat zuhaitz mota ere. Lo egon ondoren, esnatzen hasia zegoen natura, loaldi luze batetik iratzarririk, alegia.Erleak ere bere erlauntzetatik irteten hasiak ziren. Neguan beraientzat gorderik zuten eztiaz baliaturik, orain loretik-lorera ibiltzeko aroa zetorkien, polinizatu eta naturari mesede egin.Basoko harizti eta pagadi paregabean txilarra ere aurki zitekeenez, burrunba batean irteten hasi ziren. Norbera bere erlauntzetako zulotxotik jalgi, goitik behera ikusi eta loreak behatuz haiengana hurbiltzen ziren.Loretik lorera ibili bakoitzeko beraien janaria atzaparkaturik beraien etxebizi-tzara garraiatzen zuten han abaraska bakoitzean, argizarien zulotxoetan uzteko. Beraien uzta jasotzeaz gain, izadiari ere onura egiten zioten etengabe. Mendi magaletan zeuden erlauntzetan etengabeko joan etorria ikusten zen, igartzen zen, aro berriaren usaina ere agerikoa zelarik. Ondoko sagastiek ere zuritasun ederra azaleratzen zuten sailean eta irudi paregabea islatzen zuten. Gero, Kalezar auzotik barna hegan egiten zuten egunero erleek Zubieta gainetik Andatza mendian murgiltzeko. Inguru basatia zen baina dela gutxi ke beltza isurtzen duen etxe erraldoi bat eraiki zuten. Honezkero, ezti zaporea eta kolorea erabat baldintzaturik geratuko da.Erleak ezinean eta negarrez ikus daitezke beraien ingurua zapaldua, eraitsia eta ebatsia izan delako. Beraien etxeetara iristen dira baina erabat nekaturik, akiturik eta noraezean. Hala eta guztiz ere, langile finak direnez, erlauntzen iraupena ziurtatzeko egunero jalgitzen dira basora eta pentzeetara joateko eta behar den uzta ekarri ahal izateko. Erregina ongi babestu nahi dute arrautzak errun ditzan eta erleen iraupena ziurta dadin. Erlauntzetako erleen lana etengabea da eta inork txintik esan gabe ari dira jo eta su. Abarasken zulotxoak eztiz estaltzen ari direla nabarmentzen da. Iraila aldera iritsiko direnean, erlezainek igarriko dute eginiko lana. Nahiko beteak ikusiko dituzte baina iazkoaren uzta baino arinagoa. Agian, Zubietan eraikia dagoen ke isurkari erraldoiaren eraginez izango da. Dena dela, urtero bezala erleei baimenik eskatu gabe eztia ateratzeko aroa iritsiko zaie.Bien bitartean erleek lanean jarrai-tzen dute negurako janaria ere behar baitute, erlezainek dena ez badiete ken-tzen, noski. Hala eta guztiz erlezainen-tzat onuragarriagoa denez, dagokien kopurua soilik ontziratuko dute. Urte osoko lanaren ordaina datorkie zain-tzaileei eta gero azokaz-azoka saltzekoa. Aurtengoan eztiaren sor-markari unean-unean dagokion izena ipini diezaiokete: Erlaustegia.Zubietako erraustegiak ere zaporeari eragina egingo dionez, eztiaren izenean ere zerikusia izan lezake. Oraingo honetan kolorea arreagoa atera daiteke, zaporea mingotsagoa eta testura lohitsuagoa.