Gu ere egunero ateratzen gara etxeko balkoira Coronabirus gaitzari aurre egiten lehenengo lerroan ari direnei eskerrak emateko: erizainak, zahar egoitzetako langile, mediku, ikertzaile€ denek merezi dute, sobran merezi ere, sanoen eta sendatutakoen eguneroko txalo zaparrada.2017ko urriaren 1eko gertaeren inguruan, estatuarekiko haserrea eta katalanekin elkartasuna adierazteko hasi zen leihora atera eta lapikoak astintzeko aldarri ziklo hau. Orduan, argi zegoen nork nori egiten zion arbuioa. Gaur egun, ordea, hainbatek, nire telebistaren aginte-gailuan 6 zenbakia duenak esaterako, jendeak osagileei eta hauek herritarrei txalo egiten dien agerkarietan jende armatuaren irudiak sartzen dituzte. Alegia, gure txaloak birusari aurre egiten lanean ari diren herritar eta osagileei ez ezik, gure herri adierazpen askatasuna zigortzen dutenentzat ere esker on adierazpen bailiran.Gizartean gertatzen dena agertzeari kontatzea esaten zaio. Gizartearen "narrazio nazionala" harilkatzeari kontakizuna esaten diogu (errelatoa batzuk) eta gizartearen adierazpena baliatzea esaten ez duena kontatzeko: manipulazioa. Pandemia bihurtutako Koronabirus izurrite hau amaituko da. Bizirik dirauenak kontatuko du, baina, estatuek euren kontakizuna harilkatzen hasiak dira. Guk geuk, euskalnafarrok, badugu ardura honetan ere. Zer txalotzen dugun eta zer arbuiatzen dugun lapiko-joaldi bidez argi kontatzea, egoera hau ezagutu dugunok kontakizun argia egitea eta ondorengoek ere argi izan dezaten kontakizuna zuzen harilkatzea. Betikoek ziria sartu nahiko digute eta.