Donostiako Gros auzoan 60 urteko etxerik gabeko pertsona baten herio-tzak alarma guztiak piztu ditu. Dirudienez, pertsona honek denbora asko zeramala kalean lo egiten. Dakigunez, hil zen gau hotzean termometroa 5 gradutara jaitsi zen eta gorputza banketxeko langile batek goizeko 8etan aurkitu zuela. Badirudi, Diputazioko eta Udaleko gizarte zerbitzuek Eibarko aterpean gauak pasatzeko aukera eskeini ziotela, baina, Eibarko zentroan animalirik onartzen ez baitute abagune hori ukatu zuen. Gertatutakoa ikusi ondoren, uste dut animalien gaian, gizarte zerbitzuek ahalegin txiki bat egin beharko luketela, are gehiago jakinik etxebizitzarik gabeko pertsona askoren konpainia bakarra animaliena dela. Edonola ere, pertsona hauen egoera kritikoa da, aterpe bakoitzean asko jota hiru gau eman ditzaketeelako, gainera kanpoan elurra edo euria egin arren, pertsona hauek aterpea 7.30 etan utzi beharko dute. Gauzak horrela egonik eta neguko gordentasunaz babesteko aterpe ezberdinetako ibilbidea egiten dute, eta hau buka-tzen zaienean berriro kale gorrian gelditzen dira. Argi dago egoera tamalgarri hau ekiditeko zerbait urgente egin behar dela.

Esandakoaz gain, justiziarekin gai hau lantzea ondo legoke epaileek edozein pertsonaren lekualdaketarako beharrezko izapideak azkar dezaten.

Nire ustez pertsona hauekin pare bat lan ezberdin egin behar dira, alde batetik mantenuarekin gaua igarotzeko toki bat ziurtatu behar zaiela, eta bestetik, guztiekin posible ez bada ba-tzuekin, behintzat, bai, bergizartera-tzeko programa bat garatu behar da. Nik uste dut gai honen funtsean eraiki nahi dugun gizarte-eredua dagoela.