2018

200.000 lagunen aurrerapauso erraldoia

Ariketa soziala izan zen, Euskal Herri osoan, eta 200.000 lagunek hartu zuten parte. Euskararen aldeko jarrera pasiboagoak gainditu eta euskararen alde ekitea eskatzen zuen ariketak, modu aktiboan jardutea, eragitea, hizkuntza ohiturak astindu eta euskal hizkuntzari benetako bultzada ematea. Aurrekusitako emaitzak lortu zituen, eta harago ere joan zen: gogoa, ilusioa eta, batez ere, elkarlana eta batasuna lortu zituen, euskararen normalizazioaren alde.

Ahobiziek lehen hitza beti euskaraz egin zuten eta, solaskideak ulertzen bazuen, euskaraz jarraitu zuten. Belarriprestek euskaldunei euskaraz aritzeko gonbita egin zieten, batzuetan euskaraz erantzuteko gai ez baziren ere. Hala, elkarrizketa elebidunak posible zirela konturatu ginen, eta euskaraz aritzeko guneak eta aukerak aurrez uste baino gehiago zirela. Hori izan zen lorpenetako bat. Baina ez bakarra.

Donostiako auzo batzuetan eta Lasarte-Oriaren moduko herrietan eginak zituzten horrelako ariketak aurretik eta Euskal Herri osoko lehen edizioa antolatzeko elkarlanaren, auzolanaren bidea aukeratu zuten. Eta hori izan zen, hain zuzen ere, Euskaraldiaren beste mugarrietako bat: gizarte-eragileak, herritarrak eta erakundeak elkarlanean aritu ziren prestaketa lanetan.

Ariketa, gainera, ez zen abenduaren 3an amaitu: jarraipena egin zuten eta emaitzak neurtu eta aztertu zituzten; horra ariketaren beste legatu garrantzi-tsu bat. Datuok islatu zuten Euskaraldiak, aste ba-tzuen ondoren ere, arrastoa utzi zuela parte-hartzaileen artean eta, neurri batean behintzat, ohitura ba-tzuk euskararen alde aldatzea lortu zuela.

Ilusioa pizten ere asmatu zuen Euskaraldiak, eta euskal gizartea biltzen eta batzen: euskararen erabileran aurrera egiteko proposamen zehatz eta egingarria eskaini zion eta norbanakoari taldearen, kolektiboaren, herriaren babesa eman zion ariketari ekiteko, beldurrak gainditzeko eta emaitzak lortzen lagun-tzeko.

Lehen Euskaraldiaren arrastoaren bidetik ekin dio orain bigarrenak, pandemiak eta ezohiko garai honek bidean jarritako oztopoen gainetik.

MMXVIII

Milaka emakumek planto egin zutenekoa

2018ko martxoaren 8an milaka emakumek planto egin zuten, beren lanpostuak utzi zituzten eta Gipuzkoako herri guztietako kaleak bete zituzten oihu argi eta ozen batekin: Gora borroka feminista! Emakumearen Nazioarteko Egunean greba egin zuten lehen aldiz (ordu batzuetakoa), berdintasunik gabe askatasunik ez dagoela aldarrikatzeko. 2018ko martxoaren 8a berdintasunaren aldeko azken urteotako borrokan mugarria izan zen. Hurrengo urtean indartsu jarraitu zuen, greba orokorrarekin eta mobilizazio jende-tsuekin berriro, eta 2020an ere bai, koronabirusa bertan bazegoen ere. Belaunaldi, ideologia eta jarrera ezberdinetako emakumeek pankartaren atzean egin zuten topo, mundu osoari gogorarazteko oraindik bide luzea dagoela egiteko, berdintasuna helburu.

BIMILAETAHEMEZORTZI

Lucha por pensiones dignas

El año 2018 fue una pelea incesante en favor de las pensiones dignas para los jubilados y pensionistas. Desde marzo, las calles de Donostia y de otras localidades guipuzcoanas empezaron a acoger manifestaciones y concentraciones y vieron consolidar un movimiento que sigue trabajando por sus reivindicaciones.

Igual que la de los pensionistas, también fue histórica la movilización del 8 de marzo con motivo del Día Internacional de la Mujer.

Otra manifestación multitudinaria (en Iruñea) pidió a gritos justicia para los jóvenes de Altsasu en abril y miles de personas mostraron su indignación tras la sentencia de La Manada.

2018 fue también el año en el que ETAanunció su disolución definitiva y el año en que, en Madrid, una moción de censura echó a Mariano Rajoy de la Moncloa y sentó en su lugar a Pedro Sánchez, poco antes de que ingresaran en prisión los líderes del procés.

En el ámbito deportivo, el año 2018 fue un año de altibajos. Para la Real significó una dura despedida de Europa tras la derrota en Salzburgo y otra despedida, más dulce, de su capitán Xabi Prieto.

También fue un año de triunfos importantes para el deporte femenino. La Real de hockey hierba y el Super Amara Bera Bera lograron sendos títulos de liga y más de 21.000 personas llenaron Anoeta para el derbi de la Real y el Athletic. El amezketarra Jokin Altuna se hizo, además, con la txapela del Manomanista.

Fue también el año de Handia, que triunfó en los Goya, y el del adiós a Joxan Artze, uno de los grandes creadores vascos.

ELURRA. Urtarrilean elurteak hainbat pertsona harrapatuta utzi zituen A-15ean eta N-Iean.

HANDIA. Hamar Goya lortu zituen ‘Handia’ filmak gau zirraragarri batean.

‘LA MANADA’. Jende asko atera zen kalera haserre ‘La Manada’ren sententzia ezagutzean.

ETA-REN DESEGITEA. ETAk bere deuseztatzea konfirmatu zuen eta garai berria zabaldu zen.

ISTRIPUA. Bizikletan zihoan Villabonako bikote baten heriotzak Gipuzkoa osoa sumindu zuen.

EHIZA. Ulian ehiza debekatu zuen Aldundiak, baina erabakia ez zen behin betikoa izan oraindik.

ETXEBIZITZA LEGEA. Lege berriak hutsik dauden pisuak merkatura atera nahi ditu.

MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA. Mugil proiektuak aitzindari izan nahi du Gipuzkoan.

ELIZAREN ONDAREA. Munillak Elizbarrutiaren eraikin batzuk hotel bihurtu nahi ditu.

IMANOL, ENTRENATZAILE. 2018 bukaeran bihurtu zen Imanol Realeko entrenatzaile.

Hemeroteca

año a año

-----