2015

Euskal zinemaren loraldia

Etxetik lubakietara, loradendatik pasa ondoren. 2005ean Aupa Etxebeste! filmak hauspoa eman zion euskal zinemagintza modernoari. Orain, La trinchera infinitaren txanda iritsi da. Badute zerikusia, oso tonu ezberdinean, noski, baina finean biek etxearen babesean ezkutatzean sortzen zaizkigun mamuen inguruan hitz egiten dute, kanpoko lorategiei so egon beharrean, itxialdian ureztatu gabe dituzten lore zimelduei begiratzen dieten pertsonaien bitartez. Bata eta bestearen artean hamabost urte pasa dira, eta orain sektorea, aukerak eta ospea ez dira 2005ekoak, ezta 2015ekoak ere. Aupa Etxebeste!k ibilbide bati hasiera eman bazion ere, benetako inflexio puntua Loreakekin iritsi zen, orain bost urte. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako film luzeak Oscar sari batekin amesteko aukera eman zigun euskaldunoi, orain Moriarti hirukoteak –Aitor Arregi gehitu behar dugu formulara– La trinchera infinitarekin berriro lortu duen moduan. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu ondoren eta Goya sarietan hainbat izendapen jasota, Nagore Aranburu protagonista duen filmak Hollywoodeko Akademian bukatzen den autobidea hasi zuen 2015eko irailean; Goenagak, Arregik, Garañok eta Xabi Berzosa ekoizleak xanpainarekin ospatu zuten. Egia da, Estatu Batuetara iristean pelikulak ez zuela behin betiko hautaketa lortu, baina argi geratu zen egileek etorkizun oparoa izango zutela; kritikek, nominazioek eta publikoaren erantzunak zinemagile hauek kameraren atzean duten abilezia baieztatu zuten. Bi urte geroago, Handia estreinatu zuten; bitartean, beste zinemagile euskaldunek helduen ligan jokatzeko prest zeudela aldarrikatu zuten, Urkijok –Errementari–, Altunak –Amama– eta De la Fuentek –Un día más con vida–, esaterako. Euskal ekoizpenen kalitateak ez du zalantza izpirik uzten. Nabarmen ikusi da aurten, bai Zinemaldian Akelarre edo Aneren moduko pelikulekin, baita Estatuko ordezkari gisa Hollywoodera bidali behar zen pelikularen hautaketa prozesuan ere. La trinchera infinitaz gain, Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo ere Euskal Herrian landutako proiektua da. Are gehiago: O que arde galiziarrak ere ekoizpen euskalduna izan du. Azken urteetan sorkuntza, konfiantza eta teknika landatu dira; orain lore-sorta ederra jasotzeko garaia da.

MMXV

Emakumeak Zumarragako ezpata dantzan, lehen aldiz

2015eko uztailak 2. Santa Isabel egunaren inguruan antolatzen diren ospakizunetan aldaketa nabarmen bat bizi izan zuen Zumarragako herriak. Lehen aldiz, emakumeek Antioko Ama Birjinaren aurrean dantzatzen den ohorezko ezpata dantzan parte hartu zuten. Guztira, sei emakumek parte hartu zuten, ohikoa baino arreta gehiago erakarri zuen ekitaldi batean. Lau kapitainetatik bi, neskak izan ziren: Josune Martín eta Oihane Vicente. Modu berean, sokarekin beste lau aritu ziren: Amaia Plazaola, Ane Egia, Nekane Martín eta Inés Aztiri. Ezpata dantzaz arduratzen den Irrintzi dantza taldeko kideak ziren seiak. Ekitaldirako, gainera, janzkera berriak estreinatu behar izan zituzten. Konkretuki, emakumeen parte hartzearekin, partaide guztientzako galtza unisex batzuk diseinatu zituzten. Argazkia: Asier Zaldua

DOSMILQUINCE

Convulso año de cambios

En 2015 tembló Europa. Fue un año de terror marcado por los atentados yihadistas, que se iniciaron en enero con la masacre contra el semanario francés Charlie Hebdo. A los 20 asesinados en la sede de la revista, se les sumaron los del atentado de la sala Bataclan en noviembre –130 víctimas– y los dos asesinatos en una sinagoga de Copenhague. 2015 se saldó con 152 muertos por el yihadismo, la cifra más alta en registrada en la UE en el último lustro. El aumento del terrorismo internacional chocó con los cuatro años del cese de ETA y la consiguiente desaparición de Lokarri; todo ello, cuando Lakua intentaba dibujar un detallado mapa de las torturas.

Otros temblores europeos, a su vez, tuvieron una réplica más cercana. Es el caso de la filtración de la Lista Falciani, que incluía el nombre de hasta 80 guipuzcoanos.

La victoria de Syriza en Grecia en enero fue otro hecho que marcó la línea informativa del año, con un Alexis Tsipras dispuesto a renegociar la deuda del país heleno. Mientras, la Troika estaba en boca de todos, desafió el statu quo europeo en un proceso que culminó en un referéndum que rechazó las condiciones de la UE. Pese a todo, Tsipras no pudo entonar el “Sí se puede”.

Quien sí pudo hacerlo fue el PNV que, tras una legislatura en la oposición foral, arrolló a Bildu y se hizo con la makila de mando de la Diputación y de gran parte de los ayuntamientos, incluyendo el de la capital, heredando así proyectos a punto de caramelo como Tabakalera, que se inauguró en septiembre.

‘JE SUIS CHARLIE’. Al Qaeda asesina a doce personas en la sede de Charlie Hebdo’ en París.

INVESTIGACIÓN. Etxeberria lidera la investigación de 3.587 denuncias por torturas entre 1960 y 2013.

FILTRACIÓN. Hacienda recibe los 80 nombres de guipuzcoanos que aparecen en la ‘Lista Falciani’.

LOKARRI DICE ADIÓS. La asociación dirigida por Fernández desaparece al carecer ya de sentido.

GERMANWINGS. Un piloto estrella un Airbus en los Alpes franceses y asesina a 150 personas.

EL PNV GANA. Tras cuatro años en la oposición, el PNV logra la mayoría en Juntas Generales.

NO A LA UE. El pueblo griego habla en referéndum en contra de las restricciones de la UE.

UN MILAGRO. 53 jóvenes vascos salen ilesos de un accidente de autobús en Lille (Francia).

TABAKALERA ABRE. Tras 15 años de polémicas, reunió a 10.000 personas en su inauguración.

DIMISIÓN EL PP. La propuesta de una comisión de Paz y Convivencia se salda con la marcha de Quiroga.

Hemeroteca

año a año

-----