2009

Makroekonomiaren hondamendia

Krisiak gogor jo gintuen, baina jasotako minaz ez ginen berehala jabetu. 2009an atzeraldian sartu ginen. Ez genekien zer zen ere, baina horixe gertatu zen eta gainera Euskadira zertxobait beranduxeago iritsi zitzaigun, maiatzean. Akaso horrek despistatu gintuen, baina urte amaierarako euskal familia askok bazeukaten zetorren hondamendiaren berri. Urtarrilerako Espainiak aitortua baitzuen atzeraldia. Hauxe definizioa: Barne Produktu Gordinak, hau da, ekoizten ditugun zerbitzu eta produktu guztien balioak, bi hiruhileko jarraian behera egitea. Ekonomia aurreratuenek II. Mundu Gerratik ikusi gabe geunden atzerakadarik gogorrena jasan zuten. Atzerriko eskariak bapatean desagertu ziren eta globalizazioaren onura guztiak kolokan geratu ziren. Nazioarteko salerosketek %12ko atzerakada izan zuten, azken 70 urteetan eman zen handiena. Euskadiko Barne Produktu Gordinak ere %3,3 egin zuen behera. Eustatek 1980an martxan jarritako estatistiketan ez zen horrelakorik sekula jaso. Baina urtean zehar, egunkarietako azalek bestelako kezkak erakusten zizkiguten oraindik. Krisia bai, bazetorren, baina gurean, poltsikoetan, eztanda egin gabe zegoen oraindik.

Makroekonomia zen. Grafiketan erakusten ziguten, aurreikuspen latzak egiten zituzten, bai, baina hondamendia iristear zegoen: langabezia; lehenik eraikuntzan eta energia berriztagarrien industrian... baina zabalduz joan zen. Makroekonomia eta mikroekonomiaren arteko harreman zuzena laster azaldu zitzaigun begi-bistan eta horrekin batera, enpesa ixteak (Porcelanas Bidasoa enblematikoa, adibidez), kaleratzeak eta etxegabetzeak iritsi zitzaizkigun. Norbere etxetik kalera-tzeko prozesuek ispiluaren aurrean jarri gintuzten. Ba-tzuek lanari eta euren bizitzei eusten zieten bitartean, beste batzuek etxea galtzen zuten eta guztiok telebistan ikusten genuen. 2009an hasi ziren lehenengo kasuak, baina areagotuz joan ziren. Ordutik hona, espainiar estatuan 685.000 etxegabetze inguru eman direla dio ikerketa batek: 1,7 milioi lagun etxegabetuta.

MMIX

Maialen Lujanbio, bertsolaritzaren dama

2009ko abenduaren 13an, Barakaldoko BECen eta 15.000 ikusleren aurrean, Maialen Lujanbio hernaniarra bilakatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan garaipena lortzen zuen lehen emakumea, bere laugarren finalean. Handik zortzi urtera berriro jantzi zuen txapela 2017an, baina 2009ko garaipen hark mugarri garran-tzitsua ezarri zuen azken urteotan emakumearen presentziak gora egin duen bertsolaritzan. Zortzi finalistetan onena izan zen Lujanbio, 1.965 puntu eskuratuta; eta, bide batez, 16 urtez txapela buruan eraman zuen mito baten lekukoa hartu zuen: lau txapelketetan jarraian nagusi izandako Andoni Egaña. Lujanbiok, 2009ko finalean, Amets Arzallus hendaiarrarekin jokatu zuen txapela aurrez aurre; hark ere, berea lortuko zuen handik lau urtera. Lujanbiok 33 urte zituen.

DOSMILNUEVE

La recesión y el nuevo orden vasco

ETA daba sus últimos coletazos, duros, pero los últimos, mientras la izquierda abertzale buscaba alternativas a su ilegalización. España entraba en recesión por primera vez en quince años. El dato se conocía en enero; Euskadi aguantó un poco más. El paro se disparaba y la mayoría sindical vasca se echó a la calle el 21 de mayo en una huelga general. Para entonces, el mapa político vasco había experimentado un terremoto (y eso que aún no habían modificado el mapa del tiempo en ETB):Gobierno de Patxi López (PSE) con el apoyo del PP para desbancar a Ibarretxe (PNV), ganador de las elecciones del 1 de marzo. Era un nuevo orden en la política vasca. Gipuzkoa se enfrentó a un ciclón también, el primero en 70 años. Hubo huelgas hasta de la Guardia Municipal de Donostia. Dos. La violencia machista seguía golpeando y se nos abrían las carnes con el juicio por el asesinato de Nagore Lafagge. Vivimos 47 días con el corazón en un puño tras el secuestro del atunero Alakrana en Somalia. También fue el año en que José Ignacio Munilla, aún obispo de Donostia, tomó las riendas de la Iglesia guipuzcoana provocando otro terremoto interno. Mientras, la Real celebraba su centenario en Segunda, tras no haber logrado el ascenso en junio. Clamor contra ETA en las calles, contra la injusticia del caso Egunkaria, contra las violaciones en Donostia... Tiempo de crisis, de cambio. La era de Obama, un afroamericano al frente del planeta; y de Maialen Lujanbio, una mujer con txapela.

BOMBA EN LA SEDE DE EITB. ETA acaparó la primera portada de 2009 con un inédito atentado.

EL PRIMER CICLÓN EN 70 AÑOS. Vientos de 160 km/h y olas de 13 metros, pero sin víctimas.

LÓPEZ, LEHENDAKARI. La suma de PSE y PP con la izquierda abertzale ilegalizada propició el vuelco.

IRUJO, TRICAMPEÓN MANISTA. El navarro, que revolucionó el mano a mano, se consagraba.

LA AMENAZA DE LA GRIPE A. Pese a la alarma, fue un aviso en comparación con el COVID-19.

LA REAL SOCIEDAD CUMPLE 100 AÑOS. Los socios eligieron sun ‘once’ favorito.

GUERRA JUDICIAL CONTRA LA IA. Garzón envía a la cárcel a Otegi y Díez Usabiaga. Euskadi alza la voz.

12 AÑOS POR MATAR A NAGORE. Yllanes, condenado a prisión por el crimen de San Fermín.

UNA UNIVERSIDAD CULINARIA EN DONOSTIA. Se inician las obras del Basque Culinary Center.

CLAMOR POR EL ‘CASO EGUNKARIA’. Miles de personas escenifican el apoyo social a los encausados.

Hemeroteca

año a año

-----