- Bertan da aurtengo Basarri bertsopaper saria Zarau-tzen. 1985. urtean sortu zen euskara eta bertsogintza sustatzeko eta aurten 38. edizioa egingo da. Lanak bidaltzeko epea ekainaren 20an amaituko da eta garailea uztailaren 1ean jakinaraziko da.

Sariketan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira. Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan beharko ditu, gaia librea izanik. Doinua izenburuaren ondoan zehaztu behar da. Parte hartzen dutenek gehienez bi lan bidali ditzakete eta hauek originalak argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Uxue Alkorta egongo dira epaimahaian. Irabazleak 1.530 euro jasoko ditu eta lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz. Informazio gehiago helbide berean edo 943 005 120 telefono zenbakira deituz lor daiteke.