- Ostegun honetan Zarauzko Modelo aretoan Energia berriztagarriak naturguneetan hitzaldi-solasaldia egingo da 19.00etan. Bertan Araba Bizirik taldeko Valen Arteagak makroproiektu eologikoei buruz eta megaparke fotoboltaikoei buruz egongo dira hizketan. Konponbideak nondik etorri daitezkeen ere argitzen lagunduko du Arteagak. Irudi batzuen laguntzaz, gutxi gora behera, 35 minutuko hi-tzaldi bat izango da. Horren ostean, hizlariari galderak egiteko aukera ere emango zaie bertara joaten direnei, energia berriztagarrien kontua pil-pilean dagoela aprobetxatuz.