- Trikitilari gazteen Getariako XXI. txapelketa maiatzaren 28an ospatuko da, Euskal Jai egunean, arratsaldeko 17.00etan Berdura plazan. 18 urtetik beherakoentzat zuzenduta dago (18 urtekoak barne). Izena emateko azken eguna maia-tzaren 19a izango da. Horretarako edo informazio gehiago izateko 943 896 024 telefonora deitu edo kultura@getaria.eus postara mezu elektronikoa idatzi behar da.