- Udaltzaingoaren bulegoa Eusko Gudari kaleko 54. zenbakira lekualdatuko du Oriok. Urte askoan Indar Gym gimnasioaren egoitza izan zen eta 20 urtez itxita egon den lokala egokitzen ari da orain Udala. Zentzu honetan, Udaltzaingoaren bulego berria uda amaieran martxan izatea aurreikusi dute.

Aldaketaren helburua herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea da. Horregatik, egoitza berria handiagoa izango da, eta Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuetara egokitutako azpiegitura izango du: harrera-gune handiagoa, bilerak egiteko gela pribatuak, udaltzainburuaren bulegoa...

Erabiltzaileei dagokienez, espazioa mugikortasun unibertsala berma-tzeko egokituko da, eta langileen-tzako aldagelak, komunak, officea eta lan-tresnentzako biltegia ere izango ditu.

Energiaren eraginkortasunaren ikuspegitik, guztiz isolatuta egongo da eta oso kontsumo txikia izango du.

Bestalde, udaletxeko eraikinean libre geratuko den espazioa aprobetxatuz, berregituraketa egingo da.