- Orioko kanpina ireki berri dute. 2022ko denboraldia azaroaren 14ra arte luzatuko da. Kanpinak 103 partzela eta 34 bungalow ditu, eta urte osoko erreserba duten beste 38 bezero finko. Kanpina zabaltzearekin batera, denboraldi berrirako erreserbak egiteko aukera ere ireki dute, online zein telefonoz. Udaletik azaldu dutenez, covid-19aren eraginez, bisitarien kopurua %35 jaitsi zen 2020an, eta iaz datua hobetzea lortu zuten arren, 2019arekin alderatuta, %15 bisitari gutxiago izan zituzten. Aurtengoan, ordea, duela hiru urteko zifretara itzuli nahi dute, eta lan-taldeak gogoz hasi du denboraldi berria.