- Ahalduntze Eskolaren bidez garatutako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa herritarrekin lantzeko saioa antolatu du Oriok, astearterako. Iazko azaroan aurkeztu zuten berdintasunerako diagnostikoa oinarri hartuta, 2026a bitartean gauzatzeko ekintzen plana egin nahi dute orain. Bilera kultur etxean izango da, 18.00etan hasita, eta aurrez izena eman beharko da.