- Zarauzko Udalak 2022ko lehen seihilekoan izango den kultur eskaintza pasa den abenduan aurkeztu zuen. Dena den, ekitaldi hauetarako sarrerak pixkanaka ari dira salmentan jartzen. Hasieran urtarrileko eta otsaileko ekitaldietarako sarrerak jarri zituzten salgai, eta honi jarraituz, oraingoan ere datozen bi hilabetetakoak jarri dituzte eskuragarri. Hain zuzen, gaur 19.15ean irekiko dute Modelo aretoko txarteldegia eta Kutxaren sarrera plataforma. Udaletik azaldu dutenez, datozen egunetan ere Modeloko leihatila irekita egongo da, ondorengo ordutegian: bihar, 18.30etik 19.30era eta 21.30etik 22.30era; etzi, 16.00etatik 17.00etara eta 18.30etik 19.30era; astelehenean, 16.15etik 17.15era eta 19.45etik 20.45era.

Ikuskizunei dagokienez, zazpi aurreikusten dira martxoa eta apirilerako: martxoaren 18an Antonia antzerkia (20.00etan) eskainiko da Javier Liñera eta Ekoma Teatroren eskutik; martxoaren 25ean eRRe. Aldarri bat bertsoz ikuskizuna (20.00etan) iritsiko da Modelora; martxoaren 27an, Burbuja Doble antzerkia (16.45ean); apirilaren 1ean Winona & Grace antzerkia (20.00etan); apirilaren 3an Baby Esferic antzerkiko bi saio (10.30ean eta 11.30ean); apirilaren 24an Ganbara ikuskizuna (16.45ean) eta apirilaren 29an, bukatzeko, Arima dantza emanaldia (20.00etan).