- Nazioarteko Emakumeen Eguneko Zarauzko kartel lehiaketako lehen saria irabazi ostean, Gabriela Pellejeroren Sororidad lanak publikoaren saria ere irabazi du sare sozialetan aldeko bozka gehien jaso ondoren. 231 bozka lortu ditu, eta beraz, 200 euroko saria ere irabazi du Pellejerok.

Lehiaketara aurkeztu diren obra guztiak ikusgai jarraitzen dute Emakumeen Etxean martxoak 18ra bitartean. Momentuz, honako ordutegia du Emakumeen Etxeak: astelehenetik ostiralera 10. 30etik 12.30era eta 16.00tatik 20.30era.