- Zarauzko Errotaberri industria eremuko bi partzelei txikizkako merkataritza jartzeko baimena eman du Udal Gobernuak. Zehazki, 1.000 metro koadrotik gorako txikizkako merkataritzako eskaintza ahalbidetuko da, Zarau-tzen "eskaintza zabalagoa" eskain-tzeko asmoz. Erabaki honen aurrean, EH Bilduk bere desadostasuna adierazi du. Zarautzen industria bultzatzeko behar handia egon arren, "oreka bilatu beharrean, zerbitzuetara soilik bideratutako herri bat" bilakatzen ari direla salatu du udal taldeak.

Gainera, "Udal Gobernuak industria-enpresa ezberdinen aldetik Errotaberrin kokatzeko nahikoa eskaera egin direla adierazi izan du behin baino gehiagotan, eta horrek oraindik eta ulergaitzago egiten du hartutako erabakia EH Bilduren-tzat".

Zentzu honetan, Eustaten datuak ekarri ditu gogora EH Bilduk: Zarauzko jarduera-sektoreek "aldaketa nabarmena" jasan duela arrazoituz. Adibidez, "1996ean industriak Zarauzko ekonomiaren %21,9 suposatzen zuen eta 2019an, berriz, %13,5a. Eta zerbitzuak %67,6a suposatzen zuen 1996an eta 2019an %75,3. Alegia, zerbitzuak gora doaz eta industria behera. Eta EH Bilduren ustez Udalaren aldetik apustu garbia egin behar da joera honi buelta emateko".

Zarauzko EH Bilduren ustez, erabaki honek ez diola bi partzelei bakarrik eragiten, industrialde guztiari baizik. Bi par-tzelei txikizkako merkataritza jar-tzeko baimena eman zaie (1.000-2.500m2 arteko merkatal guneei), baina ez hori bakarrik, gainontzeko partzela guztietan, eremu osoan, "industriarako erabilera ez diren beste hainbat baimenduko dira. Hala nola, kirol-erabilera, hotel-erabilera, jolas, aisia edota ikuskizunerako erabilera, erlijio erabilera eta beste hainbat" eta horren aurka agertu da EH Bildu.

Bestalde, udal taldeak uste du horrelako erabaki bat Zarautz 2030 plan estrategikoa bukatu ondoren hartu beharko litzatekeela, eta ez aurretik.