- Udalak iragarri du Merkatuan egingo direla obrak eta bertako saltzaileek ez daude ados. Bertako saltzaileek azaldu dutenez, "lanak erabiltzaileon proposamenak kontuan hartuz egin beharko lirateke eta bestetik, hasi eta bukatu fase bakarrean gauzatu".

Idatzi batean bertako merkatariek azaldu dutenez, azken obrak egin zirenetik hamabi urte pasa dira jada eta ordutik hona "hainbat gabezi" antzeman dituzte. Udalaren aldetik, ordea, "kasu askorik ez zaigu egin izan behin baino gehiagotan kexa eta eskaerak adierazi arren". Hain zuzen, orain hastekoak diren merkatuko eraberri-tze lan hauetan ere, egunerokoan dituzten arazo nagusiei heldu ez izana leporatu die Udalari.

Beste eskaeretako bat obraren prozesuaren inguruan egin dute. Eraberritze lanak egin bitartean merkatua itxita egongo omen da eta, bertako postu itxi zein irekitako erabiltzaile guztiei "irtenbide bateratu" bat eskaintzeko eskatu dute.

Horrela, beraien "ezinegona" adieraziz idatzi bat aurkeztu zuten Udalean duela zenbait aste; obren gaineko desinformazioa salatuz eta beraien iritzia kontuan hartua izan zedin eskatuz. Guztira, bertako 20 salmenta postuk sinatu dute ida-tzia eta gaur eguerdian, Udala, Merkatu plazako merktariekin bilduko da, obraren nondik norakoak azaltzeko.