- Oriok eskola umeen literatur lehiaketa antolatu du, 35. aldiz. Lanak aurkezteko epea martxoaren 25ean bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

Maila hauetako haur eta gaztetxoek har dezakete parte: LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4.

Zortzi maila izango dira guztira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak. Maila bakoitzean, berriz, bi modalitate izango dira: ipuina eta olerkia edo bertsoa.

Literatur lehiaketa ez ezik, marrazki lehiaketa ere martxan jarri dute. Hala, bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak argitaratuko den liburu batean.

Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute eta argitaratzen diren lan guztien egileek sari bana izango dute.