- Orioko euskara planaren lanketaren barruan, gaur hirugarren bilera irekia egingo du Udalak dendari, tabernari eta ostatu-jabeekin. Hitzordua gaur izango da, 14.30ean, Salatxo aretoan. Orain arte bezala, Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko dendari, tabernari eta ostatu-jabeak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake bertan.