- Udal zergen hobariak eskatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. 2022ko ordenantza fiskalek 90.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familia ugarien-tzako hobariak aurreikusten dituzte Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan. Bi hobari horiek eskatzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Bestelako hobariak ere eska daitezke: Bizigune programari lotutakoa (epea: urtarrilak 31) eta energia aprobetxamendu sistemarena (epea: otsailak 28). Aurten, berrikuntza moduan, A eta B energia eraginkortasun ziurtagiriak dituztenen higiezinek ere hobaria izango dute OHZan.

Eskaerak hiru modutara egin daitezke: udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan (8.00etatik 14.30era); posta-bulegoetan (ziurtagiri irekiaren bidez) edo telematikoki, herritarren atariaren bidez.

Bestalde, gogorazi dute zergen hobariak jasotzeko hainbat baldin-tza bete behar direla, baina Zumaiako Udalak bi nabarmendu ditu: alde batetik, zerga eta tasen ordainketak eguneratuta izatea eta bestetik, gogorazi dute, hobariak ez direla bateragarriak.