- Ismael Manterola arte adituak Emakume abstrakziogile izeneko hitzaldia eskainiko du Zumaian, Guggenheim (Bilbo) museoan ikusgai dagoen izen bereko erakusketaren inguruan. Hitzordua, ostegunean izango da, Oxford aretoan, 19.00etatik aurrera. Eraskusketa honen helburua, "emakume artistek abstrakzioari egin dioten ekarpenaren historia idaztea izan da" eta horretarako XX. mendea aztertu da, 1980ko hamarkada arte gutxigorabehera, XIX. mendera sartu-irtenen bat egitearekin batera. Kontu hauek eta gehiago Emakume abstrakziogile hitzaldian jasoko ditu Manterolak.