- Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igerileku txikian lesioen errehabilitaziorako bi tresna berri jarri dira. Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, bi horiek bizikleta eta eliptika dira. Hala, hemendik aurrera bazkide diren herritarrek horiek erabiltzeko aukera izango dute igerilekuetara joaten diren bakoitzean.