- Talai Mendi Trail lasterketa maiatzaren 22an izango da, hala iragarri dute antolatzaileek. Egun horretarako hilabeteak falta diren arren, izena emateko epea hilaren 10ean irekiko da, Kronoak.com atarian. 200 korrikalarientzako lekua egongo da, hamalau kilometroko ibilbidean. Orioko plazatik abiatuko dira kirolariak, 10.00etan, eta Kukuarri mendiaren inguruan ibili ondoren, iritsiko dira berriz plazara. Sariei dagokienez, gizonezkoetan zein emakumezkoetan irabazten duenak txapela eta 100 euro jasoko ditu; bigarrenak 80 euro; eta hirugarrenak 50 euro. Aurreneko oriotarrak, berriz, txapela eta erosketa txartela.