- Hainbat hilabetez prestaketa lanetan aritu ondoren, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiak urtero hartzen duen jaio-tza dotorea inauguratu zuten joan den ostegunean. Jaiotza aurkezteko ekitaldian parrokiako abesbatzak parte hartu zuen eta katekesiko umeek Din Dan Don abestia kantatu zuten. Azkoitiko jaiotza ikusteko gogoa duten guztiek Gabonak pasa arte izango dute horretarako aukera.