- Erich von Stroheim aktore eta zinemagilea austriarraren inguruko saioa eskainiko dute gaur, Zarauzko Photomuseumen. Bere lanen artean, bi nabarmendu dituzte Photomuseumetik: 1922ko Foolish Wives eta bere azken film eta soinu-zinemako lehenetako bat, 1929ko The great Gabbo. "Bost urtez askotariko enpleguetan lan egin zuen, 1914an Hollywoodera iritsi zen arte. Aktore eta laguntzaile gisa lan egin ondoren, zinema zuzendari izatea erabaki zuen. 1922an hasi ziren arazoak, milioi bat dolar baino gehiagoko aurrekontua izan zuen lehen zuzendaria izatetik, historiako lehen zuzendari kaleratua izatera pasa zen", azaldu dute Photomuseumetik. Saioa, 18.00etan izango da eta ohi bezala, doako sarrerarekin.