- Zarauzko Argazkizale Elkarteko kide den Ane Ajuriak, bere lanekin osatutako erakusketa zabaldu du Torre Luzean. Bertan, inguruko herrietako paisaiak eta hainbat erretratu ikusteko aukera izango da, besteak beste. Erakusketa urtarrilaren 16ra bitartean egunero bisitatu ahalko da, 18.00etatik 20.00etara. Dena den, Gabonetako egun seinalatuetan (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6) ez da irekiko.