- Gaur irekiko da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian 2. hiruhilekoari dagokion igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, haur, gazte zein helduentzako.

Ikasle berrientzako izen-emate epea abenduaren 12ra bitartean egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak abenduaren 15ean argitaratuko dira, orain arteko bidetik, udal web orrialdean zein kiroldegiko harrerako panelean.

Lehen hiruhilekoan igeriketa ikastaroren bat egin dutenen-tzako, berriz, izen-emate epea abenduaren 17tik 27ra arte izango da, betiere plaza librerik balego. Zozketaren emai-tzak abenduaren 30ean argitaratuko dira lehen aipatutako lekuetan.

Aurreikuspenen arabera, ikastaro guztiak urtarrilaren 10eko astean hasiko dira eta martxoaren 26koan, amaitu.

Argibide gehiago 943 005 123 telefonora deitu daitee edo kirola@zarautz.eus helbidera mezu bat idatzi.