- Zuhaitzekin bizi izeneko hitzaldia eskainiko du Jakoba Errekondok, bihar. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18.30ean hasita eta zuhaitz ezagunenei buruzko istorioak eta ohiturak kontatuko ditu. Hain zuzen, gai hori hautatu du Euskara Zerbitzuak, 2022rako prestatu duten egutegiarako. Euskararen Egunean banatuko dira herriko ikastetxeetan.