- Udazkeneko agendaren barruan, Leire Zinkunegi ipuin-kontalariak saioa eskainiko du gaur, Orioko kultur etxean. Areto nagusian izango da hi-tzordua, 17.30ean hasita. Saioa doakoa izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira kultur etxean. Urtea amaitu aurretik beste saio bat ere eskainiko du, abenduaren 20an. Biak ala biak bi eta hiru urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta egongo dira.