- Orioko Udalak herritarren eskura jarri du, webgunean, joan den astean aurkeztutako txostena: Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa. Kalaka aholkularitza-elkarteak egin du txostena eta herriko emakumeen eta gizonen 2021eko errealitatea aztertzen du, berdintasunaren ikuspegitik. Herriaren gaur egungo argazkia erakusten du, eta errealitate hori eraldatzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Diagnosi horren bidez, Udalak oinarriak jarri ditu, datorren urtean Berdintasunerako II. Udal Plana egiteko.