- Zumaiako Gertu merkatari eta ostalaritza elkarteak antolatuta, saltokietako erakusleihoen arteko lehiaketa egingo dute, Gabonak aitzaki hartuta.

Lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduek datorren asteazken arte (egun hau barne) izango dute aukera. Gertu elkartearekin jarri behar da harremanetan horretarako: 638 004 576 telefono zenbakira deitu daiteke edo zumaiaelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidali.

Besteak beste, izen-ematea osa-tzeko, honako datuak zehaztu beharko dira: saltokiaren izena, lehiaketan parte hartuko duen erakusleihoaren helbidea eta kontakturako telefono zenbakia.

Parte hartzen duten erakusleihoek abenduaren 10erako prest egon beharko dute eta ezingo zaie dekorazioa aldatu abenduaren 26a baino lehen.

Lau lagunek osatuko dute epaimahaia, eta hiru sari izango dira guztira, bi epaimahaiak emango ditu eta hirugarren bat, herritarren esku egongo da. Hala, epaimahaiaren lehen saria eskuratzen duen dendak 300 euro irabaziko ditu; bigarren saria irabazten duenak 200 euro eta, Herritarren Saria eskuratzen duenak, (Facebook bitartez egingo da), berriz, 100 euro.

Bestalde, Facebooken bozkatzen duten herritar guztien artean 100 euroko erosketa bonu bat zozkatuko da.