- Urola Kostako Udal Elkarteak TicketBAI (TBAI) sistemari buruzko informazio-jardunaldia antolatu du ostalarientzat. Izan ere, 2022ko uztailaren 1etik aurrera modu mailakatuan sartuko da indarrean TicketBAI sistemaren derrigorrezko epea; eta ostalaritzak ere TicketBAI sistema berriarekin hasi beharko du lanean berandu baino lehen. Hala, Prestakuntza saioa datorren asteazkenean izango da; 10.00etatik 12.00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.

Gainerako sektoreetako enpresentzat, berriz, FakturaBAI aplikazioari buruzko prestakuntza ere antolatu dute. Kasu honetan, datorren ostiralean jarri dute hi-tzordua, 9.30ean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.

Bi kasuetan izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako 943 890 808 telefono zenbakira deitu daiteke edo enpresa@urolakosta.eus helbidera mezu bat idatzi.