- Udalak martxan jarritako Zestoa Osasuntsu programak datorren astean izango du jarraipena. Izan ere, abenduko lehen asteartea zubia denez aldaketak izango dira aurreikusitako egutegian eta jarduerak aurreko astera aurreratu dira.

Hala, Mikel Irurek gidatuko duen Gorputzaren postura nola landu eta duen garrantzia bizitza osasuntsua mantentzeko tailerra egingo da hilaren 30ean (17.00etan) jubilatuen tabernan (parte har-tzeko izena kiroldegian edo 943 147 942 zenbakira deituz eman daiteke). Abenduaren 2an, berriz, pintxoak dastatuz amaituko den ibilaldia egiteko aukera izango da (10.30ean kiroldegitik).