- Pertsona errefuxiatuen aldeko txokolatada solidarioa egingo dute Zarautzen. Hotz Zarautzek antolatu du ekimena, ohi bezala, eta La Perla jatetxean egingo da. Jatekoa eta edatekoa lau euroan eskainiko dute. 17.00etatik 19.00etara izango dira bertan, baina txokolatea lehenago amaitzen bada, bukatutzat emango dute txokolatada. Hotz Zarautzetik bertaratzeko deia egin dute. Lortutako dirua pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko da.